Datuen konfidentzialtasuneko politika orokorra

Hasiera/Datuen konfidentzialtasuneko politika orokorra
Datuen konfidentzialtasuneko politika orokorra 2015-04-15T11:59:42+00:00

Datuen konfidentzialtasuneko politika orokorra.
Izaera pertsonaleko datuen tratamendua

Iruña Merkataritza Gunea, helbide soziala Donostiarako errepidea, 1 31013 Iruñea helbidean duena (Nafarroa, eta IFK B-95539482), da erabiltzaileak emandako izaera pertsonaleko datuekin sortutako datu-basearen titularra.

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen erabilera automatizatua baimentzen du. Datu-base horretan jasotako informazioa www.cciruna.com webgunearen bidez egindako sustapenetan saria lortutako erabiltzaileak behar bezala identifikatzeko eta emandako zerbitzuak hobeto diseinatzeko asmoz webgune horietan erregistratutako erabiltzaileen estatistika-azterketak egiteko, oinarrizko administrazio-zereginak egiteko edota edozein bitartekoaren bidez (posta elektroniko eta telefono mugikorra barne) erregistratutako erabiltzaileei gorabeherak, eskaintzak edo albisteak jakinarazteko erabiltzen da.

Erregistratutako erabiltzaileetatik jasotako informazio pertsonala Iruña Merkataritza Gunearen jabetzako datu-baseetan gordetzen da. Merkataritza Guneak bere gain hartzen ditu izaera tekniko, antolaketa mailako eta segurtasun arloko neurri guztiak informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta gainerako legedi aplikagarrian xedatutakoaren arabera.

Erabiltzaileak, edonola ere, bere gain hartuko du emandako datuen egiazkotasuna, eta Iruña Merkataritza Guneak erreserbatuta du erregistratutako zerbitzuetatik datu faltsuak eman dituen oro kanporatzeko, Zuzenbidez dagozkion gainerako ekintzak egiteko aukeraz gain.

Iruña Merkataritza Guneak gehienez webguneko bisitarien ere honako informazio hau lortu eta gordeko du: izen-abizenak, emaila, telefono mugikorra, helbidea, jaiotze-data, sexua, herria eta posta-kodea. Erabiltzaileak www.cciruna.com webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetatik baja eman nahiko balu, idatziz jo beharko luke bulegoetara:

Iruña Merkataritza Guneko gerentzia-bulegoak
Donostiarako errepidea, 1
31013 Iruñea (Nafarroa)